Izenburua: Maria Goikoak, batbirulau!
Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela
Urtea: 2011
Bilduma: Klis-klasikoak
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Haur literaturako titulu klasiko hau poemak, hizkuntza jolasak, antzerkitxoak, ipuinak, abestiak eta antzeko testuak dituen liburua da. Jatorrizko edizioa 1984-86koa da. Bere balio nagusia jolasa eta hizkuntza lotzea da. Liburua lau atal nagusitan banatuta dago, “bat, aiba la mar salada”, “bi, auskalo mendian”, “hiru, titiritero Titirimundi” eta “lau, elegantzia frantzia”.
Testu bakoitza indar handiko irudiekin ilustratuta dago. Irudiak erakargarriak dira, originalak, eta testuekin erlazioan daudelarik, elkar aberasten dute.
Xabier Etxanizen kritika Argian
Imanol Merceroren kritika Berrian