Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mari Txiki supermerkatuan

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2020

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Badira bidaia txikiak, maiz errepikatzen ditugun bide eginetan barrena, orgatxoari tiraka supermerkatuan egiten ditugunak bezalakoak.

Mari Txiki supermerkatura doa aitatxo Jontxo eta aitatxo Montxorekin. Gustuko duen edozerekin “Hau! Hau! Hau!” oihukatzen du Mari Txikik, ikusten duen hura erosteko eskatuz, eta gurasoak zalaparta hori guztia larunbatero errepikatzen dela ikusirik, haserretu egiten dira. Mari Txiki lasaitzeko, gurasoek liburuak dauden txokora eramaten dute, eta haietako batean, Pintxo txakurra agertzen da, “Au! Au! Au!”, zaunkaka. Bai berak eta bai Pintxok “Hau! Hau! Hau!” eta “Au Au Au” egiten dutela konturatzean, Mari Txiki pozik jartzen da eta lasaitu egiten da. Ondoren, erosketak egiten jarraitzen dute, Pintxoren abestia kantatzen duten bitartean.


Mari Txiki supermerkatuan