Izenburua: Mari, Meri eta Mori, sorgin ausartak
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2022
Orri kopurua: 120
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Liburu honetan ipuin luze bat eskaintzen zaigu, ataletan banatuta. Adiskidetasuna, abentura grina, ausardia eta jakin mina bezalako gaiak topatuko ditugu bertan. Tonu alaian idatzita dago.
Mari, Meri eta Mori neskatilek etxeko ganbarako kutxa zahar batean topatutako erratz batekin eta mezua duen botila batekin hasten da kontakizuna. Neskatila eta mutilen arteko nerabezaroko tirabiren artean leinu bereko sorginak berpiztuko ote dituzten izango da magia kontua.
Hogeita bost kapitulu ditu liburuak eta kapitulu bakoitza sorgin erratza erabiliz aurkezten da. Kapitulu bakoitzak badu neurri desberdineko ilustrazio bat edota bi. Ilustrazioak kapituluaren funtsa irudikatzen du. Irudietan pertsonaiek dute protagonismoa, gainontzekoa dekoratua da.