Izenburua: Mari Gonagorri eta hamazazpi berri
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Ilustratzailea: Enrique Morente Luque
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Orri kopurua: 57
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio liburu honek, Loak eta Mimik, bi ahizpa bikiak, Mari Gonagorri izaki magikoarekin bizi duten abentura kontatzen du. Liburua hamazazpi kapitulutan banatuta dago, eta kapitulu bakoitzaren izenburuak dagokion zenbakiarekin errimatzen du.
Irudimenez beteriko istorio alai honetan, Mimi eta Loak kolokan dituzten hortzak erortzear, berez hauetaz arduratzen den saguak lanik ez duela egingo eta, opariak nork ekarriko ote dizkien kezkatuta daude. Herriko plazan Mari Gonagorri agertzen zaien arte. Bere etxera, Gorrienera eramango ditu honek, eta han Nahien Errota tramankulu magikoaren bitartez eroritako esnezko hortza bakoitzean dauden nahiak betetzen nola laguntzen duen erakutsiko die, eta bide batez, euren hortzetan gordetako nahiei bide emango die.
Mundu magiko bat deskribatzen du egileak, erritmo biziz, hitzekin jolastuz etengabe. Liburu koloretsua da, ilustrazioez gain, orrien eta letren kolore biziz argitua. Orriek hondoko kolore biziak ditu, Gorrienean dauden bitartean kolore arrosa izango dute bereizgarri bezala. Testuan ere, gorriz edo beste kolore batez ageri dira zenbait izen, hitz edo zenbaki joko. Ilustrazioek testuan kontatzen duena adierazten du.
XLI. Lizardi Saria 2022
Xabier Etxanizen kritika Argian