Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mara eta izar saltzailea

Idazlea: Maribel Aiertza Rementeria

Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2012

Bilduma: Matxinsalto; 45

Orri kopurua: 63

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio irudidun luzexka honek astrologia maite duen haur baten abentura kontatzen du, fantasiazko testuinguru batean.

Mara neskatila gau batean leihotik begira dagoela, ilargiak oso kezkatuta sekretu bat kontatzen dio Marari: izarrak saltzen dituen saltzailea geldiarazi behar da, bestela izar guztiekin bukatuko du.

Marak dena konpontzea lortzen du eta, espazioa salbu jartzearren, Astronomia Unibertsitatera gonbitea egiten diote eta baita ilargira bidaia oparituko ere.

Kapitulu bakoitzean marrazki bat dago eta ideia garrantzitsuena ilustratzeko balio du. Figura oso borobilak dira, sinpleak baina adierazkorrak.

HIZKUNTZA

Hizkuntza aberatsa erabiltzen du. Konparazio ugari erabiltzen ditu eta dotorezia ematen dio testuari.


Mara eta izar saltzailea