Izenburua: Malanjel pirata
Idazlea: Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Bilduma: Kuku
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu honetako protagonista Aingeruk zaletasun bitxi bat du: hitzak biltzen ditu. Bilduma “aingeru” hitzarekin hasten du, bere izena ere badelako eta horregatik jartzen du lehenengoa. Bildumak agertzen diren beste hitz batzuk egia berdaderoa! (aittitteren esamolde errepikatua), kattagorri, pirata….
Hain zuzen, pirata hitza jasotzen du aittitte Malanjel pirata izan zelako. Hiztegiaren jolasarekin, aitonaren istorioren berri izango dugu, nola gaztetan Errusiara ihes egitea nahi izan zuen, eta konturatu gabe piraten itsasontzian sartu zen eta azkenik, Malanjel ezizena jarri zioten.
Hitz bilduman, ordea, alzheimer hitza ere agertzen da, aittitte Malanjelek duen gaixotasunaren izena. Izan ere, mutikoa oso gaizki eta triste sentitzen da aitonaren gaixotasunaren berri jakiten duenean.