Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Makal sendoak

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2015

Orri kopurua: 63

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Parabola ipuina da honakoa, belaunaldien arteko loturak, adiskidetasuna eta senidetasunaz hitz egiten diguna, tonu naturalista eta transzendental batean.

 

Hiru makal bizi ziren erreka bazter batean zegoen zelaitxoan: bi makal sendo eta makal gazte bat. Gustura bizi ziren elkarri babesa eskainiz; makal gaztea oso lagunduta sentitzen zen bi makal erraldoien artean. Egun batez ikaragarrizko haizetea altxatu zen, bi makal sendoak errotik eraitsi zituen, eta makal gaztea bakar-bakarrik geratu zen. Neguak aurrera egin zuen, eta baserritarrak eroritako arbolekin su-egurra egin zuen. Hurrengo udaberrian eroritako arbolen ipurdietatik kimu berriak jaio ziren, makal gaztearen abaroan.

Ilustrazioek ekialdeko marrazketa tradizionalaren kutsua dute, eta kontaketari azpi bikaina egiten diote.


Makal sendoak