Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Maitez eta minez

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2008

Bilduma: Ekin bilduma

Orri kopurua: 111

Adina: 12tik gora


Laburpena:
Egitura epistolarra duen liburu honetan, aitonaren eta bilobaren arteko gutun bidalketa biltzen da. Hamabost urteko Aloņa bilobak lekuen deskribapenak egin behar ditu eskolarako eta ospitalean gaixorik dagoen aitonari eskatzen dio laguntza. Horrela, aitonak baserriko txokoen deskribapenekin batera, bere gaztetako maitasun istorioak ere kontatuko dizkio Aloņari, eta azken horrek, era berean, bere nerabezaroko komeriak kontatuko dizkio aitonari. Bestetik, aitona eta bilobaren belaunaldi arteko gatazkak ere garrantzia izango du kontakizunean eta nola ez, baita aitonaren gaixotasunaren bilakaerak ere. Edonola ere, alderdi batzuk oso muturrera eramanda daude (biloba eta aitonaren arteko konplizitate neurrigabea; zenbaitetan aukeratutako hiztegia) eta zenbait topikok edo klixeek ez diote laguntzen liburuaren narratibotasunari. Erritmo aldetik ere, gabezia nabarmenak dituela esan daiteke.


Maitez eta minez