Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Maite zaitut maite, maittea!

Idazlea: Alexandra Garibal

Ilustratzailea: Claudia Bielinsky

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Ipuin gisako album ilustratu honetan gurasoen maitasuna da gaia. Tonu alai, goxo eta baikorrean garatzen da.

Sagu amak maite zaitut esan eta, ez dakit ba... Sagu txikiaren zalantzari erantzunez hasiko da ama, lehoi, elefante eta jirafak baliatuta. "Apurtxo bat maite nauzu ba..." entzunda; hori gutxi dela erantzungo dio amak, milaka txita, tximeleta eta ipurtargiren laguntzaz. Izugarri maite duela eta, izugarri baino izugarriago erantzungo dio amak oraingoan txori, arrain eta galaxiak ahoan hartuta. Sagu txikiak berak ere halaxe maite duela esango dio, guztiz, oso, zure antzera eta bizi oso-osorako.

Ilustrazio goxoak, koloretsuak, sinplifikatuak, irakurterrazak erabili ditu marrazkilariak hondo lauaren gainean. Ez diote informaziorik gehitzen testuari eta era berean haurrarentzat ezinbestekoak izango dira. Bi orrialdeko planteamendua dute irudiek, batzuk horizontalki eta besteak bertikalki irakurtzeko direlarik.


Maite zaitut maite, maittea!