Izenburua: Maite poemak hasiberrientzat
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
Orri kopurua: 54
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Olerki liburua da. Denera 48 olerki ditu, gehi itzulitako beste bat.
Maitasunaren inguruan sortzen diren emozioen deskribaketa ahalegina da olerki guztien ezaugarri nagusia.
Olerki bakoitzak testuinguru edota emozio bati heltzen dio (hurbilketa, nahia eta ezina, nahasmena,...), irudi eta burutazio xaloen bidez, tarteka gorputz ataletarako ikusmolde sexualizatua agertzen delarik (ahoa, bularra,...).
Errima eta neurria ez dira zaintzen, erritmoa nolabait.
Azken olerkiaren ondoren irakurleari bere poema propioa sortzeko gonbita luzatzen zaio, teknika zehatz bat proposatuta.