Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Maitasun sua

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2013

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Homosexualitatea eta haren jazarpena gaitzat hartzen duen eleberria. Narrazioak dokumentu historiko batekin espekulatzen du, XIV. mendean sutan hil zituzten bi gazte homosexualen istorioa kontatzeko. Gaur egungo gaztetxo batek topatzen du dokumentu hori (hau ere homosexuala), eskolarako lan bat prestatzen ari dela.

Kontakizunak Garesen gertatzen dira.

Testuak baditu ezaugarri batzuk ikasgelako irakurketa orokor izateko balioesten dutenak: testua arina da, elkarrizketa askokoa, pertsonaia gutxikoa eta guztiz lineala. Gaia sentikortasunez erakusten zaigu, topikoez gehiegi abusatu gabe, eta pertsonaiekiko enpatia sortzeko gaitasuna du. Nerabeen eguneroko bizitzan txertatuta dago.

Dena den, liburua motza da hainbat alderditan, bereziki gaiaren tratamendu agerikoegia egiten duelako, ia panfletarioa, eta pertsonaiak gaiaren aldarrikapenen zerbitzura erabiltzen dituelako, naturaltasuna galaraziz euren jardunean.

 


Maitasun sua