Izenburua: Maiderren taupada bilduma
Idazlea: Maite Gonzalez Esnal
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2002
Bilduma: Ostiral saila
Orri kopurua: 105
Laburpena:
Maiderrek bere kideko gainerako neskek egiten dituzten gauzak egiten ditu: eskolara joan, adiskideak egin, ediskideak galdu... eta baita etorkizuna amestu ere. Baina ustekabean jaio da, etxetik urruti eta maleta baten barruan. Guraso bidaia zaleen altzotan mundua korritzen eman zituen bizitzaren aurreneko urteak, beti ere haien bihotz-taupaden, haien arnasaldien ondo-ondoan. Markatu duen esperientzia izan da. Neska berezia atera da.<BR>
Ipuin honetan, ahots hurbileko batek kontatzen digu nola lortu duen gizakien eta animalien taupada bilduma zabala osatzea: Anderren taupada geldoak, amaren sabelean dagoen anaia Mikelenak, osabaren kontsultatik pasatzen direnen taupada eriak, untxi baten taupada bizkorrak edo zerri batenak, gantz artean galduak... denek dute beren lekua Maiderren taupada bilduman; taupada bakoitzaren atzean, bizikizun bat.