Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mahatsak eta neskatilak ondu zireneko uda

Idazlea: Enkarni Genua Espinosa

Ilustratzailea: Karmele Kruz

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Bilduma: Neskatilak

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio ez oso luze honetan neskatila koadrila baten udako oporraldia kontatzen da. Tonu abegikor eta xamurrean idatzita dago, maitekiro. Protagonistek txabola bat topatzen dute basoan. Leku sekretu hura euren bizipenen ardatza bihurtuko da udako oporraldiak iraun bitartean. Ilustrazioek testua osatu egiten dute eta, aldi berean, irakurgaiaren tonua ezartzen laguntzen. Kollagean oinarrituta dago marrazketa, margotutako papera eta soka bezalako elementuak konbinatuaz.


Mahatsak eta neskatilak ondu zireneko uda