Izenburua: Lur zabaletan
Idazlea: Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
Ilustratzailea: Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008
Orri kopurua: 177
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Istorio honek, Pello izeneko euskaldun baten abenturak eta Ipar Ameriketara egiten duen bidaia iniziatikoa aurkezten digu. Kontakizuna bi zatitan banatzen da: lehengo zatian, “Bidaiariak” izenburupean, Pellok eta bere bi lagunek Euskal Herritik Kaliforniarainoko bidaian izaniko gertaerak kontatzen ditu narratzaileak. Euskal Herritik harako bidaian, lapur batekin eta esklabo birekin ere topatuko dira.
Bigarren zatian, “Erromesa” izeneko atalean, Ipar Ameriketako oihanean dauden momentutik aurrera Pello eta bere bi lagunen abenturak ezagutuko ditugu. Une zehatz batean, Pello indioekin ere nahastatuko da, eta gainera, aurreneko zatiko pertsonaia gaiztoak ere berriro agertuko da.
Orokorrean, pertsonaia bitxiak agertzen dira kontakizunean eta bakoitzak bere bilakaera izango du.