Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lur beldur

Idazlea: Uxue Alberdi Estabaritz

Ilustratzailea: Idoia Beratarbide Arrieta

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2015

Orri kopurua: 22

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Fantasiazko narrazio bat da, beldurra aztertzen duena era intimista batean. Narrazioa eraikitzeko ipuin tradizionaletako figura bat erabiltzen da, esaterako Satrustegik “Kanillo eta Kanillo txiki” ipuinean eskaini zuena. Testua apala da gramatikalki, eta iduri luke lehen irakurleentzako egokia; alabaina, erabiltzen dituen hizkuntz jolasak konplexuak dira, eta adinean nagusigoak diren irakurleak behar ditu, mezuaren harrera ziurtatzeko: “... badaki arrainak bezala gizentzen direla beldurrak: handiak txikiak janez, hazi eta hazi hil arte”.

Lur beldurtu egiten da gauetan, eta Txuri katuak bere kontuekin laguntzen dio beldur hori uxatzen.

Ilustrazioak testuan dakarrena azaltzen du, bi orrialde osokoak dira. Marrazkiak xumeak izanik bere indarra badute. Margoak ere apalak erabiltzen ditu eta marrazki eta koloreen artean tartekatzen ditu collagea erabiliz animali beltzak.


Lur beldur