Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Luki Barrabasa

Idazlea: Antton Irusta

Ilustratzailea: Enrique Morente

Argitaletxea: Gero

Urtea: 1998

Bilduma: Ekilore

Orri kopurua: 68


Laburpena:
Luki-Lukito Bizkaiko baso batean bizi den azeria da, Peruren eta Marixeren baserritik gertu. Marixe oiloengana joan ohi denean, Luki barrabasak esnea edaten dio eta Peru gosaldu barik gelditzen da.<BR>
Behin Lukitok bidaia bat egingo du, eta itzulitakoan bidaian gertatu zaizkion gora-beherak eta entzun dituen ipuinak kontatuko dizkigu, adiskide bat legez.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo 1999ko apirilaren 21a, Tradiziozko istorioak

Antton Irustaren literatur-jarduera nire ustez hoberen definitzen duen ezaugarria hauxe da: ipuin kontalaria da. Istorioak komunikatzeko dohain berezi horren jabe dugu Antton Irusta, eta berak dohain horren mugak zeintzuk diren oso ondo dakielarik, probetxurik handiena ateratzen dio. Gauzak honela, liburu honetan irakur daitezkeen istorioak, edo horien antzeko aldaerak, ezagunak izango zaizkio askotan irakurleari. Baina liburuak sor dezakeen lilura ez da istorio ezezagun bat irakurtzen nabari dezakeguna, baizik-eta istorio ezaguna ezin hobeto kontatu zaigula ohartzean antzeman daitekeena. Ipuin tradizionalekin idazleari halako Xerezaderen papera jokatzea bururatu zaio, istoriook indarberritu eta berpiztuta irakurlea xaramelatuz. Zeintzuk dira idazlearen lanabesak lanbide honetan?

Agian nabarmenena narratzaile desberdinekin egiten dituen jokuak, batzutan irakurlearekin zuzen arituz, bestetan fikzio baten barruan beste bat sartuz. Bestetan haurrentzako poesia tradizionalean aurkitu du harrobia. Hizkuntzari berari ematen dion garrantzia ere azpimarragarria da, hitz jokuei-eta merezi duten lekua utziz... Gaurko haur literaturan herri tradiziozko istorioak berpizteko ahalegin bikaina iruditzen zait Irustarena.


Luki Barrabasa