Izenburua: Logurepeko munstroak
Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2003
Bilduma: Auskalo Bumeran
Orri kopurua: 136
Laburpena:
"-Hori herri guztiak daki. Orain dela hiru urte, zure aitonaren sorbaldatik erori zinen eta kolpe bat hartu zenuen buruan. Zu itsu gelditu eta Julianek herritik alde egin zuen.<BR>
Zurrut luze bat ematen dio izozkiari. Berta harrituta gelditu da, inork ez baitio itsutasunaz naturaltasun horrekin hitz egiten, ezta istripu hartaz ere. Bai, horrela gertatu zen: aitonaren sorbaldetatik erori eta dena betirako ilundu zen. Gero aitonaren negarrak entzun zituen, baita familia osoaren negarrak ere. Hilabete pare bat geroago aitona desagertu egin zen". <BR>
Berta itsuaren istorio hunkigarria.