Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Logalea zeukan ekilibristaren kasua

Idazlea: Bernardo Atxaga

Urtea: 0


Prentsako aipamenak:

- Laura Sagastume, Behinola 5. zenbakia, 2001eko abendua Antzerkia.com


Haur eta Gazte Literaturako genero gutxietsiko Marierrauskinekin alderatu izan dute poesia edo antzerkia. Hala eta guztiz ere, azken urteotako poesia lanak ikusirik, argi dago, salbuespenak salbuespen, antzerkia are baztertuago egon izan dela. Yolanda Arrietaren Badago, ala ez dago…? (Aizkorri), Aitzpea Goenagaren Antzezten… teketen ten! (Erein) edo Xabier Diaz Esarteren lanak dira oroitzen ditugun azkenak —eta bakanak—, baina orain dela gutxiko "Euskararen Berripapera" aldizkarian oso albiste pozgarria jaso genuen literaturzaleok:
Maskarada antzerki taldeko aktore Mikel Martinezek euskaraz idatziriko obrak jarri ditu Interneten. Euskaraz sortuak dira batzuk, eta itzuliak beste batzuk. Lan asko egina da Mikel Martinez Maskarada taldean eta testuen ardura izan du gehienetan. Horiek denak gorderik izan ditu, harik eta Interneten guztion eskura jarri arte.
Web-gunea hiru ataletan banaturik dago eta beharbada lehena da guri gehien interesatzen zaiguna, izan ere hor topa dezakegu Gianni Rodariren Danbor magikoa edo Bernardo Atxagaren Jimmy Pottolo eta zapataria edota Logalea zeukan ekilibristaren kasua. Azken obra honekin, eta Maskaradaren lan paregabeari esker, ikusleok gozatu ederra hartu ahal izan genuen eta, egia esatera, testua berriro irakurtzean, Maria Txorakeri eta Piarres ekilibristaren ateraldiekin, atsegina erabatekoa izan da berriro ere. Egia da obra honek muntaia arazoren bat edo beste sor diezaiokeela hori antzeztera animatzen denari, baina argi dago oso obra barregarri eta, aldi berean, hunkigarria dela.
Edozein modutan, Mikel Martinezen web-gunea beste atal bat bakarrizketei eskainia dago (Patrick Süskind-en Kontrabaxua gogoangarria eta Zortzean bizia Nemesio Etxanizena). Baina bada hirugarren bat ere, eta bertan Marc Legasse-ren Gastibeltzaren karabinak, Oscar Wilderen Ernesto izatearen garrantzia edota Fernando Pessoaren Marinela topa ditzakegu. Literatura unibertsalera hurbiltzeko aukera ezin aproposagoa.


Logalea zeukan ekilibristaren kasua