Izenburua: Lientzo txuria
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 1991
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 72
Laburpena:
Armario hutsa baino hutsago geratu zen kalea uda hartan. Denak oporretara joan ziren. Baina Petra bere herrian ainguraturik geratu zen, bakardadean, lagunik gabe, kieto. Hala ere, bere irudimenari esker, lagun berri bat egingo du: ojalata bizidunez animaturiko Jeinu fantastiko bezain espantagarria. Jeinuarekin haserretu eta elefante bihurtuko da Petra denboralditxo batez. Gero, jeinuarekin adiskidetu eta nabigatzera abiatuko da. Baina azkenean bakardadeak harrapatuko du berriro, eta orduan margontziak zein pintzelak atera Maletatxotik eta Lientzo Txurian ITSASONTZI bat margotzen hasiko da. Izan ere, hauxe jartzen baitu Petraren nortasun agirian: Bere izena: Pe Maripe Pagope. Bere benetako HERRIA: Bakardadea. Bere Itsasoa: Bakardadea.