Izenburua: Liburua
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2024
Orri kopurua: 38
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Liburu-irakurle binomioaren garrantziaz hitz egiten digu album honek. Liburu bat zer den, zertarako balio duen, eta zer den irakurle izatea.
Liburua bera da kontakizun honen narratzailea, lehenengo pertsonan adierazten dizkigu bere pentsamenduak, sentimenduak eta kezkak, metaforak erabiliz: “Hegoak zabaldu eta hitz egiten dut, eta kontatu”. Sarritan hegoak itxita izaten ditu, eta hitzak barruan preso. Zorionez, badu lagun bat, irakurlea deitzen dena, hitzak irakurriz hegoak zabaltzen dizkiona.
Azken orrialdean, komikietako bezalako bunbuilo bat zuriz irudikatzen da, liburu hau esku artean duenak, azken galderari idatziz erantzun nahiko balio. Isilune bat, irakurleak gonbidapenari erantzun bat eman diezaion.
Liburuak formatu etzana dauka, eta orrialde bikotzeko ilustrazioek presentzia handia hartzen dute. Irudietan testuan esplizituki azaltzen ez diren eszenak irudikatzen dira, testuarekin batera emozio eta atmosfera jakin bat sortuz.