Izenburua: Letren jolaslekuan
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Ikaselkar
Urtea: 2021
Bilduma: Kimu bilduma
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honek liburutegia eta irakurketaren hastapen prozesua ditu hizpide tonu baikor eta jolastian.
Bi lagun dira protagonistak, bati izugarri gustatzen zaio letrekin jolastea eta besteari ezer ere ez. Letretan trebea den laguna beste gauza batzuetan hanka motz gelditzen denez, elkarri laguntzea erabakitzen dute. Han hasi dira ahotsarekin zerikusia duten jokoetan, aho-korapiloetan, asmakizunetan, pistak emanez liburutegiko liburuak bilatzen... eta, akordatzerako, adiskidetzeko lekua aurkitu dute liburutegian.
Irudiek narrazioak dioena azaleratzen dute, orrialde osoak hartzen dituzten ilustrazioe-tan. Kolore eta forma leunak erabiliz pertsonaien espresioak landu dira, estilo borobil, gozo eta lasaia erakutsiz.