Izenburua: Letrak elurretan
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Larrea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Bilduma: Xaguxar
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Kontakizun luze honetan liburuetatik at gauza asko ikas daitezkeela aldarrikatzen da, irakurtzen jakin gabe gauza asko jakin daitezkeela. Pertsonaia nagusiak Denis eta Edurne dira. Denis aitonarekin bizi da mendiko txabola batean. Irakurtzen ez dakien arren, gauza asko dakizki, eta horretaz jabetuko da Edurne lehengusina, eguberriko oporretan txabolara joaten denean Denisi irakurtzen irakasteko asmoz.
Marrazkiak bat datoz kontaketarekin; nahiko sinpleak dira, txuri-beltzean osatuak.