Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Letra txarra daukat eta zer?

Idazlea: Alaine Agirre

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2014

Bilduma: Eta zer; 25

Orri kopurua: 31

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Neskatila-mutikoen arteko harremana eta maitasun platonikoa gaitzat hartzen duen ipuina. Tonu baikorra du. Nagusitan zeruan (astronauta) edo itsaso sakonean (urpekari) lan egin nahi duen mutiko batek ia-ia bizitzako amodioa galdu du letra txarra izateagatik. Martina izeneko bizilagunarekin maitemindu da, eta gutuna idazten dio bere sentimenduen berri emateko. Hala ere, Martinak ez du ulertu mutikoak gutunean idatzi diona, letra kaxkarra dauka eta. Halatan, mutikoak aurkitzen du egoera horri irtenbiderik emateko modua: itsasoko zein zeruko izarrez betetako gutuna idaztea.

Ilustrazioak daude liburuan, narrazioari laguntzen: ezkerreko orrialdean testua eta eskumako orrialdean ilustrazioa kolore pastelekin eta ume iletsuekin.


Letra txarra daukat eta zer?