Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lepoko minez zegoen hontza

Idazlea: Josu Waliño Pizarro

Ilustratzailea: Ander Hormazuri

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2009

Bilduma: Irakurri, bizi

Orri kopurua: 36

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek arazoak konpontzeko irtenbide batzuk ustekabez ekar ditzaketen ondorio atseginez dihardu: adiskidetasuna, kooperazioa… Tonua, tristea da hasieran, intriga puntu batekin. Amaierarako, ordea, alaia eta itxaropentsua bihurtzen da.

Hontzak lepoko mina du. Ez daki min honen arrazoia baina oztopo handi bat da ehizan ibiltzeko. Basoko saguak, ordea, elikatzeko beste era bat erakutsiko dio. Hau da, fruituak jatea. Soluzio honek ez du hontzaren gose arazoa bakarrik konponduko, saguaren eta hontzaren adiskidetasuna ere sustatuko baitu.

Ilustrazioak testuarekin bat datoz. Hasierako tristura kolore ilun eta hotzekin adierazten da. Amaieran, zoriontasuna, kolore epelekin. Irakurtzen jarraitzeko gonbidapena zuhaitzen adarrek eta hontzaren hegoen norabideak markatzen dute, hurrengo orrialdera zuzenduz.


Lepoko minez zegoen hontza