Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Leonardoren hegoak

Idazlea: Fernando Morillo Grande

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2008

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 213

Adina: 14tik gora


Laburpena:
Haritzek, hamabost urteko gazteak, etxekoengandik aldentzeko beharra du. Horregatik abiatzen da Florentziara osaba Karlosen etxera. Florentzian, opor bereziak pasako ditu eta inoiz bizi izan duen abentura zirraragarrienean murgilduko da: artea, historia eta zientzia arakatuko ditu Leonardo Da Vinciren altxor sekretua ezagutu eta haren misterioa argitzeko. Baina, ikertzaile lanetan ez da bakarrik egongo. Berarekin batera izango ditu osaba Karlos eta betiko laguna duen Oier, nahiz eta azken hau Euskal Herrian egon. Gertu sentituko du Amalur gaztea ere, hain gertu, non elkarren arteko maitasuna bizi ahal izango duten. Abentura eta jenero beltzak eskatzen duen modura, intriga eta trama korapilatsuak agertzen dira kontakizunean. Arerioak erne ibiliko dira eta horien aurka borrokatu beharko dute protagonista gazteek. Aipagarria da kultura klasikoa, zientzia eta filosofiaren inguruan egindako aipamenak. Nabari da idazlea ederki dokumentatu dela gazteen artean hainbat ezagutza helarazteko. Tonu alaian eta euskara argian idatzia, eleberrian modu gozoan jasotzen da sentimenduen mundua ere.


Leonardoren hegoak