Izenburua: Leo, sabanako errege
Idazlea: Mikel Gurrutxaga Otamendi
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Lehoia sabanako jaun eta jabe den moduan, Leo katua etxeko erregea da haur bat jaiotzen den arte. Paralelismo horren bitartez, Leo katuak etxeko agintaritza mehatxatzen duen jaioberriarekin nola moldatzen den azaltzen zaigu. Album honen testu idatziaren eta ilustrazioen arteko sinergia ukaezina da: tentsio narratiboa sortzen da eta irakurlearen espektatibekin jolasten da inork espero ez lukeen bukaera bat sortzeko.
Tamaina txikiko album honek testu idatzia eta ilustrazioak bikain uztartzen ditu. Alde batetik, testuak, dokumental baten narrazioaren antzera, Afrikako sabanan bizi diren lehoien bizimodua kontatzen du. Beste alde batetik, ilustrazioek Leo katuaren etxean gertatzen dena irudikatzen dute. Hau da, testua katuaren barne-pentsamendutzat hartu daitekeen bitartean ilustrazioek errealitatea erakusten digute. Hala ere, pertsonaien begiradekin eta irakurlearen ikus-eremutik kanpo dagoenarekin jolasten da tentsio narratiboa eta espektatibak sortzeko. Nahiz eta haurraren jaiotzak katuaren etxeko agintaritza mehatxatu, bukaeran katuak jaioberria zaintzen duela ikus daiteke.
Imanol Merceroren kritika Berrian