Izenburua:
Lehenengo aldiz
Idazlea:
Juan Luis Mugertza Unanue
Ilustratzailea:
Luis Alonso
Argitaletxea:
Desclee
Urtea:
1999
Bilduma:
Ipotxak eta Erraldoiak, sail gorria
Orri kopurua:
73
Laburpena:
Lehengo igandean etxera joatear nengoela ezagutu genuen elkar Itziarko Txitxarro izeneko dantzalekuan. Oso naturala eta aldi berean polita izan zen gure arteko hartu-emana. Egiatan ni nahikoa txolinduta nengoen eta hori zela eta ausartuagoa nekusan nire burua, bestela, ez dut uste dantzatzen geundela bururatutakoa halako batean esango nionik. Ordurako idiskotuta nengoen. -Gustora egingo nuke maitasuna zurekin.
Prentsako aipamenak:
- Javier Rojo, El Correo 2000ko otsailaren 16a Estreinakoa
Lehenengo aldiz Juan Luis Mugertzaren lehen literatur lana omen da, irakurle gazteei zuzendutako eleberri laburra. Hau da, aurki daitekeen publiko zailenetako bat. Haur literatura umekeriatzat hartuta alde batera utzi eta helduentzako aurrean aurkezten zaizkie irakurle hauei, horietan sartzeko gai izango diren ala ez jakin gabe. Horrexegatik da hain zaila irakurle hauei dagokien literaturarekin asmatzea, eta horrexagatik galtzen du garai horretan literaturak irakurle potenzial asko eta asko. Mugertzak, beraz, hamalau urtez gorako irakurleei interesgarria izan dakiekeen istorio bat kontatu nahi die, eta horretarako sexua hautatu du gai moduan. Istorioan, bada, hemezortzi urteko mutil baten lehen esperientzia sexuala kontatzen du. Istorioa, funtsean, harreman arrunt bat baino ez bada ere, idazleak jakin du gertaera hori era interesgarri batean azaltzen. Hari nagusi honen inguruan, bestelako hariak ere zabaldu dizkio irakurleari: hala nola protagonistaren dudak eta pentsamenduak, gurasoei buruzko iritziak, aitaren jokaera, amaren egoera... Amodiozko gaua amaitzean bukatzen da kontakizuna, ireki duten ate hau zabalik utzita. Horrela, irakurleari askatasuna ematen zaio bere interpretazioa egiteko.