Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lau lagun eta erdi eta... “Papa Noelen kasua”

Idazlea: Joaquim Friedrich

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2009

Bilduma: Lau lagun eta erdi...

Orri kopurua: 229

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Gaztetxo talde batek halabeharrez egin beharreko ikerketak osatzen du abenturazko liburu hau, hainbat uneetan umoreari tartea utziz. Adin tarte jakin baterako ohiko formulei jarraiki, protagonistak lau gaztetxo eta beraien txakurtxoa dira eta denen artean Txarli & company ikerketa taldea osatzen dute.

Oraingoan, taldeko partaideak diru beharrean aurkitzen dira, zakurraren erruz ordenagailuak jasandako istripua konpontzeko asmoz. Familiakoen sakeletan diru bilketa egin ondoren, lanean hasi beharko dira ordenagailua konpontzeko behar duten dirua lortzeko. Eguberritan gaude eta saltoki handi batean publizitatea egiteko lanpostua lortuko dute, horretarako aingerutxoz jantzita Papa Noel baten aldamenean egonik, “zoriaren gurpila” izeneko stand batean. Bertan lanean ari direla saltoki horretan lapurreta batzuk gertatuko dira eta gaztetxo talde honek korapiloa askatuko du.

Ilustrazio gutxi daude, denak zuri beltzean. Mikel Valverderen ohiko estiloko marrazkiak dira.


Lau lagun eta erdi eta... “Papa Noelen kasua”