Izenburua: Lau haizetara kontari
Idazlea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Desclee
Urtea: 2000
Bilduma: Ipotxak eta Erraldoiak, sail laranja
Orri kopurua: 75
Laburpena:
Kanpingamarangi ez zen edonolako uhartea. Bere erliebea, loreak, zuhaitzak eta animaliak bitxiak ziren oso, Lurreko beste inon aurkitu ezin daitezkeenak. Halarik ere, berezitasun nabarmena bere forman zuen uharte hark. Izan ere, Kanpingamarangi biribil-biribila zen. Egia esan, egon badaude, Lurreko itsasoetan zehar sakabanatuta, nahiko itxura biribila duten uharteak, baina bakar bat ere ez Kanpingamarangi bezain biribilak. Txikia zen gainera; hain txikia, ezen mapetan ere ez bailitzateke agertuko...<BR>
Bestalde, tontor bakarra zuen uharte hark eta lau-lauak ziren gainerako sail guztiak. Tontor bakar hura, Nukulae mendia, uhartearen erdi-erdian zegoen kokatuta eta Kapingamarangiko errege-erreginak soilik zuten bertara igotzeko eskubidea.