Izenburua: Lapiko, Zartagin eta bi saltsari
Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro
Ilustratzailea: Javier Rojo eta Patricia Izarra
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 1996
Bilduma: Zorionak
Orri kopurua: 36
Laburpena:
Lapiko eta Zartagin oso pozik bizi ziren irla bateko bungalowean, sukaldeko nagusi. Mokofinak zirenez turista euskaldunak noiz etorriko irrikan egoten ziren beti, beraien janari gozoak prestatzen laguntzea atsegin zutelako. Baina, halako batean, luzaro itxaron eta gero gurasoekin batera Eider eta Hegoi euskaldun bihurriak heldu zirenean...