Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Laminen sekretua

Idazlea: Juan Martin Elexpuru Arregi

Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2010

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 96

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Fantasiazko 19 kapitulu laburrez osatua dago, eta horietako askok eta askok ilustrazio ederrak dituzte zuri beltzean. Euskal Herriko mitologiako zenbait pertsonaia dira protagonista.

Fraixku izeneko mutil batek idatzitako liburuari esker, diseinatzaile italiar batek laminen berri izango du. Bere modelo gisa lan egiteko kontratatuko du lamina bat eta Milanera eramango du. Arrakasta itzela lortuko du, baina bahitu egingo dute. Ondorioz, erreskatatzeko, Anbotoko Marik joan beharko du eta hango sorginekin harremanetan jarri beharko du.


Laminen sekretua