Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kristiņeren ibilerak: Bertso eguna

Idazlea: Itziar Olaizola Gorrotxategi

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2022

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Kristiñe protagonista duen bigarren abentura da. Bertso eguna ospatuko dute Kristiñeren eskolan. Bertsozalea da bera eta ospakizunerako prestatu dieten sorpresaren berri izateko irrikatan dago. Iritsi da eguna eta Kristiñek ira-baztea amesten zuen txapelketarik ez dago. Bere bertsolari idoloak agertu dira eskolako antzeztokian. Hau ikusitakoan ameskerietan hasi da berriz, eta mikrofonotik egindako laguntza eskaera ez du entzun. Ondotik ziria sartu eta HHko laguntzaile bezala bukatu du Kristiñek. Honek, 3 bertsolarien saioa osorik eta lasai entzutea mugatuko dio Kristi-ñeri. Hala ere, laguntza eskaintzeak ordainsaria edukiko du, hiru txapeldunekin bakarrik egon eta hauen laguntza jasotzeko tartea ere izango baitu.

Zuri beltzean tinta txinatarrez egindako ilustrazioek, istorioan kontatzen direnei ñabar-dura batzuk gehitzeko balio duten irudi ilunak dira. Kolore puntu bakarra, Kristiñeren jertse moreak ematen die irudiei


Kristiņeren ibilerak: Bertso eguna