Izenburua: Kristiņeren ibilerak
Idazlea: Itziar Olaizola Gorrotxategi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2020
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Kristiñe izeneko neskatila da liburu honetako protagonista, irudimen handia daukana, eta bere izaera bereziarekin aurrera egiten saiatzen dena.
Kristiñe neska ausarta da eta pilota jokoa du gustuko. Behin burua pilota partidan zuela harrapatu zuen irakasleak, Mari Xorrotxek, eta zigortuta utzi zuen jolas denbora garaian partida ezin jokaturik. Zigorra batuketa pila egitea izan zen, baina Kristiñek batuketak egiteari utzi eta gogokoa zuen beste ekintza bati ekin zion, irakaslearen inguruko bertsoa idazten hasi zen, eta irakasleak harrapatu egin zuen, zuzendariarengana bidali zuen. Han, ordea, zuzendariak eta Kristiñek konponbidea aurkituko diote egoerari, zuzendariak gogoan baititu Mari Xorrotx ikasle zela izandako hainbat bizipen.
Ilustrazioak ipuinaren lagungarri dira; Kristiñe beste umeen gainean nabarmentzen da kamiseta morea lagun izanda, beste umeen izenak agertzen dira ipuinean, baina ez dira ezagutzera ematen ilustrazioetan.