Izenburua: Kote katua eta munstroak
Idazlea: Rocío Martínez
Ilustratzailea: Rocío Martínez
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2022
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 36
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetako gai nagusia haur txikiek bakarrik geratzeari dioten beldurra da.
Kote katua eta bere ama etxean bakarrik egoten dira, Kote jolasean eta ama etxeko lanak egiten. Kotek, etxeko gela batean bakarrik jolasten geratzen den bakoitzean, soinuak entzuten ditu eta hor zehar munstro bat dabilela imajinatzen du: logelan, sukaldean, egongelan… Halakoetan ama dagoen gelara joaten da, eta hark bere konpainia eta babesa eskaintzen dizkio.
Baina behin batean, ama ez du aurkituko eta benetako bakardadearen beldurra sentituko du. Momentu horretatik aurrera rolak aldatzen dira. Amak soinu horiek bera ere beldurtzen dutela aitortzen dio Koteri, eta Kotek ama gelaz gela eramaten du soinuen jatorri logikoa azaldu eta lasaitzeko.
Pastel tonuko ilustrazioek orri bikoitzak hartzen dituzte. Ilustratzaileak perspektibarekin jolasten du etxeko gela bakoitza espazio erraldoi bilakatuz, errekurtso honen bitartez, protagonistaren beldur eta bakardade sentimenduak azpimarratzen dira. Bestalde ilustrazioak albumaren irakurketa aberasten duten detailez beteta daude. Horietan garrantzitsuena Kotek erabiltzen duen atxikimendu-objektua da: igela. Albumaren bigarren partean, Kotek beldurrei aurre egiten dienean, desagertuko dena. Ilustrazioen ekarpena borobiltzeko aipatu beharra dago pertsonaien emozioak modu oso adierazkorrean marraztu dituela autoreak.