Izenburua: Kornelio
Idazlea: Leo Lionni
Ilustratzailea: Leo Lionni
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2019
Orri kopurua: 36
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Kornelio krokodilo desberdina da. Bi hankatan egotea gustatzen zaio urrutiko gauzak ikusteko. Gainerakoek ez dute Korneliok duen jakin-mina erakusten. Korneliok gauza eta jende berria ezagutu nahi ditu, eta konturatzen da beste batzuk prest daudela bere nahiak betetzen laguntzeko. Etxera bueltatzerakoan lagunei erakusten die ikasi duena eta nahiz eta hasieran lagunak kasurik ez egin, azkenean, gauza berriak probatu eta ikasten animatzen dira.
Ilustrazio koloretsuek orrialde osoak betetzen dituzte. Nahiz eta sinpleak izan adierazgarriak eta umoretsuak dira. Collage tankera dute.