Izenburua: Koldo
Idazlea: Joxemari Carrere
Ilustratzailea: Idoia Beratarbide Arrieta
Urtea: 2016
Laburpena:
Koldo Mitxelenaren bizitza osoaren prozesua islatzen duen album ilustratua da Koldo. Irudimen handiko haurra izan omen zen Koldo Mitxelena, eta hari horri egin dio tira Joxemari Carrere ipuin kontalari eta idazleak testua sortzeko: “uste dut Koldo Mitxelenak bere lana egin ahal izateko irudimen handia behar zuela izan. Euskararen eta hizkuntzaren gaineko lan handi horri ekiteko aurretik bere buruan irudikatu behar izan zuen guztia: bere desioak, ametsak, kezkak… Koldo, ipuinak hori proposatzen dio irakurleari, alegia, irudikatutako mundu horren barrena bidaiatzea. Hizkuntza, edozein delarik ere, bidaia eder baten gisa hartuz, hainbat lurralde zoragari eta harrigarri ezagutuko ditugu”.