Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kokonutt

Idazlea: Miren Amuriza

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2020

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 72

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Narrazio egiantzekoa da, artista munduaz eta famaz hitz egiten diguna, konfinamendu garaietan kokaturik. Kontakizuna tonu baikorrean garatzen da. Idazleak, bi oharren bitartez, bata hasieran eta beste amaieran, istorio honen nondik norakoa azaltzen digu. Funtsean, istorioaren protagonistarekin metroko geltokian duen hartu emana kontatzen digu.

Dorottak abeslari famatua izan nahi du, eta bere izen artistikoa Kokonutt da. Bere gurasoak bananduak daudenez, amarekin bizi da. Pandemia dela eta, aitona misteriotsu “grafittilaria” beraiekin bizitzera joango da. Kokonuttek, guztiaren gainetik, Shooting Stars lehiaketako castingera joan nahi du. Etxetik ihes eginda, kalera irtetean, metro geltokian konturatuko da agian beste egun baterako utzi beharko duela.

Ilustrazioa testuaren gaiarekin eta tonu alaiarekin bat dator. Irudiak ikonikoak dira, formak borobilduekin eta kolore biziekin. Mugimendua eta espresioa islatzen dute. Ordenagailuz eta koloretako arkatzez eginak dirudite. Ilustrazioek ez dute dena betetzen, hondo zurietan ezarriak daude, argitasun sentipena areagotuz.


Kokonutt