Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Klarisa. Ume desagertuaren kasua

Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez

Ilustratzailea: Marimar Agirre

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2017

Bilduma: Klarisa, 1

Orri kopurua: 117

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Misteriozko lehen bilduma honetan, protagonista nagusia den Klarisa Lupabitx detektibea aurkezteaz gain, atzetik datozen eleberrietan ager daitezkeen beste bi pertsonaia ere aurkezten dizkigu: desagertutako haurra, magoa den Bertol eta bere aitona Marko Ostender, espioi-ohia dena. Tonu neutroan idatzita dago, detektibeen istorioetan agertzen diren elementuak aurki ditzakegu, eta baita fantasiazko elementuak ere.

Hemeretzi atal motzetan zehar, Klarisa Lupabitxek Bertol gaztearen desagertzea argitu beharko du. Honela, detektibe tradizionalen (Sherlock Holmes, Miss Marple…) antzera, ikertzeko tresna bereziekin (Presto erloju inteligentea, Erkson betaurrekoak, Ozneoye entzungailua...) eta Samedi katu laguntzaileaz lagunduta, Bertol aurkitzeari ekingo diote arrakastaz.

Ilustrazioak testuarekin lotura dute, neurri ezberdinekoak dira eta orrialdeetan tartekatzen dira; irudi txikietan tonu apalak eta grisak nabarmentzen dira batez ere, eta handiagoak direnetan horiak, laranjak, gorriak eta berdeak.


Klarisa. Ume desagertuaren kasua