Izenburua: Klara zirimola
Idazlea: Braulio Llamero
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008
Bilduma: Matriuska
Orri kopurua: 64
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Errealismo kritikoa erabiliz, Gema eta Klara ahizpen arteko harremana kontatzen da liburu honetan. Gema ahizpa nagusiaren ikuspegitik kontatuta, ahizpa txiki geldiezinak bere bizitzan duen eragina biltzen da orriotan. Gemak bost urte ditu eta Klarak bi. Ahizpak dira baina batzuetan Gemak ezin du bere ahizparekin: zirimola bat da, lurrikara bat, endreda makila bat. Sarritan jolasteko arazoak dituzte, baina beste batzuetan elkar hartuta ezin hobeki ibiltzen dira: jeloskorkeria eta maitasuna eskutik helduta ongi josi eta kontatutako narrazioan. Irudiek presentzia handia izateaz gain, Klara eta Gemaren eguneroko eszenak bilduz, narrazioari tonu dibertigarri eta aldi berean hunkigarria eransten diote. Eider Eibarrek sarritan ohi duen bezala, detaile eta txikikeria jakinen bidez, Klararen panpina kasu, bestelako adierazkortasun bat ematen die ilustrazioei.