Izenburua: Klak
Idazlea: Maite Gurrutxaga
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Hiru kolore primarioekin lanean, beltzetik zurirainoko tonalitateekin lagundua, orrialdeak erabat betetzen dira ilustrazioekin. Irudi angelu zuzenek eraikitzen dituzte eszenatokiak, forma borobilaren han-hemenkako laguntzarekin, soilik bizidunenak balira bezala geometria irregularretako formak.
Protagonista etxetik irtetean hasten da akzioa, ñabardurak ñabardura aurrera jotze frenetiko baten gisan deskriba daitekeena, jendetzaren zalapartaren eta hiriko abarrotsaren artean. Ordulariek markatzen dute erritmoa, zehazki 7:25etan jaikitzen denetik, 8etan trena hartzen duen arte. Segidako ilustrazioek ihesaldia mendialdean kokatzen dute, natura basatia den lurraldeetan, harik eta orrialdearen eskuineko ertzera iritsi eta begiraleku natural batean pausatzen den arte, ingurua ederresten.