Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kixkur Pinttoren arreba

Idazlea: Iņigo Astiz

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Pintto txakurraren izaera zalantzan jarriz, mitoen inguruan hausnartzen laguntzen du ipuin honek. Jakintsu itxurako elefanteak kontatzen digu istorioa. Abestiko Pinttok ba omen du arreba bat, Kixkur izenekoa, anaiaren erruz zorigaitzean bizi dena. Izan ere Pintto ez omen da eta batere jatorra eta txukuna etxean. Lan guztiak Kixkurri eginarazten omen dizkio, errietan eta mehatxuka, gainera. Horiek denak ongi eramaten omen ditu Kixkurrrek, egonarri handiko txakurra da-eta, baina ezin eramanezkoa egiten omen zaio jendeak bere izenetik ez deitzea, baizik eta “Pinttoren arreba” izendatzea. Behin batez anaiak gustu txarreko broma bat egin zion kontu honekin, eta inork espero ez bezala amaitu zen dena. Testua eta ilustrazioak elkarren segidan doaz, eta maiz irudi bidezko kontaketak hartzen du aurre. Testua ahozkotasunetik gertu badago ere, elkarrizketa gutxi daude eta narratzailearen ahotsa da nagusi.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Kixkur Pinttoren arreba