Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kezka 51. ikasgelan

Idazlea: Josep Gorriz

Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 1998

Bilduma: Epotxak eta Erraldoiak (sail laranja)

Orri kopurua: 75


Laburpena:

Alfa-I planetako eskola nagusia, pil-pilean zegoen. Ikasleek beraien programa informatizatuari jarraitzen zioten eta isiltasuna erabatekoa zen. Ikastetxeko bostehun ikasle baino gehiago makinaren erritmoan ari ziren beraien lanak egiten. Aspaldiko urteetan makinek ordezkatzen zituzten maisuak. Informatiko ospetsuek egindako programek ez zeukaten hutsunerik. Ikasleen aurrerapenak ere programa baten bidez ebaluatzen ziren. Pedagogia berriaren bidez lortutako adibiderik onena 51. ikasgela zen.


Prentsako aipamenak:


- Javier Rojo, el Correo 1998ko azaroaren 4a Josep Gorriz idazle kataluniarrak gazteentzako zientzia fikziozko eleberri laburra idatzi du liburuxka honetan. Zientzia fikzio generoa endekatutako generotzat hartzen da askotan: abentura hutsak, denbora pasarako ihesbide erraza, kontsumoko literatura... honelaxe definitzen da maiz genero hau. Baina ezin dugu ahaztu genero honek eman dituen obrarik hoberenek beste ezaugarri bat badutela: obra hauek gure errealitatetik urrundu eta errealitatean agertzen diren joerak muturreraino eraman nahi dituzte, horrela, perspektibarekin, hobeto ulertzeko gure ingurua. Bide honetatik doa Josep Gorrizen nobela. Makinek kontrolatutako balizko mundua erakusten digu, giza-harreman arruntetarako ere makinak beharrezkoak diren mundua garbi eta ordenatua. Eta honi, denboran zeharreko bidaia baten bidez,Erdi aroa kontrajartzen zaio. Egia da kontrajarpen hau batzuetan eskematikoegia dela, argumentua ez baita asko garatzen. Egia da, baita ere, asmo onez beteriko ideiak plazaratzen direla, helburu literarioen gainetik, helburu pedagokikoak nabarmenduz. Baina zientzia-fikzioa gorrotatzen ez dutenek gustura irakurriko dutela uste dut.


Kezka 51. ikasgelan