Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kemena

Idazlea: Garazi Albizua Castelao

Ilustratzailea: Garazi Albizua

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2017

Orri kopurua: 120

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Komikia. Arazoei aurre egiteko behar den indarraz ari da, kemenaz. Tonu intimista eta tristea du.

Amanek bost urte ditu, eta arazoak ditu eskolan zein etxean. Eskolara amaren lagun baten alabak eta honen lagunak eramaten dute. Azken hau, Kattalin, gaixo dago, eta ebakuntza arriskutsu bat egin behar diote. Eskolarako bidean ere Mari izeneko neskatoarekin gurutzatzen dira. Era berean Mari, Amaneren aitaren kabinetera joaten da, honek ere arazoak dituelako.

Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak; baina hirurak edozein egoerari aurre egiteko beharrezkoa den kemenaz ari dira.Hiru pertsonaien bidez hiru istorio elkarlotzen ditu narratzaileak: Amane, Kattalin eta Mari. Hiru pertsonaiak neska gazteak dira, eta arazoen aurrean indar bila dabiltza. Amanek sabeleko pertsonai txikian bilatzen du indarra, Kattalinek ametsak harrapatzeko makinan, eta Marik marrazki magikoen bidez. Ilustrazioak kolore apalekoak dira, eta bat datoz tonuarekin. Koloretako arkatzez eginak dirudite. Irudiak adierazkorrak dira, eta liburuak jorratzen dituen gaiak iradokitzen dituzte.

Ilustrazioak karratu eta laukizuzenetan txertatuta daude, eta marra finarekin eginak. Istorioaren haria jarraitzeko ezinbestekoak dira ilustrazioak, baina ilustrazioak jarraitzeko ere testuak ezinbestekoak dira.


Kemena