Izenburua: Kattalin maitagarria eta Tiranosauro Rex
Idazlea: Mercé Aránega
Ilustratzailea: Mercé Aránega
Itzultzailea: Iñaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2008
Bilduma: Paper Txoriak, Sail gorria
Orri kopurua: 54
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Fantasiazko narrazio bat da eta tonu umoretsua nagusitzen da.
Kattalin maitagarria liburutegiko liburu batean bizi da. Aspaldi ez duela inork liburua hartzen nahiz eta berak jendea eta leku berriak ezagutzeko gogo handia duen. Egun batean mutiko batek, Paulok, liburutegitik Kattalin dagoen liburua eta Tiranosaru Rex dituena hartzen ditu maileguan. Mutikoa, noski, ez da konturatu bi liburuetako protagonistak bizirik daudela eta etxean uzten dituenean zenbait gauza arraro gertatzen dira.
Egile bera da ilustratzailea eta oso modu egokian azaltzen digu istorioan gertatzen ari dena eta, baita ere, zenbait momentutan protagonistek amesten dutena. Oso ilustrazio atseginak dira