Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Katixa eta Kroko

Idazlea: Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano

Ilustratzailea: Jon Zabaleta

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 1992

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 80

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Katixari letrarik gabeko liburu bat erregalatu zioten. Animalien argazkiak zeuzkan barruan. Hantxe zeuden txahalak, astoa, ardia, katuak, krokodiloa... Batzuetan animalia hauek liburutik atera egiten ziren, eta gero bertara itzuli. Behin batean krokodiloak ere ihes egin zuen liburutik eta izugarrizko bihurrikeriak egiten hasi zen: zapatila-muturrak zulatu, liburuak nahastu, errotuladorez zirriborroak egin, pixama lapurtu... Zer egin ote zuten Katixa eta bere anaia Jurgik krokodiloa harrapatzeko? Eta zer egin ote zioten harrapatuta gero? Auskalo!


Katixa eta Kroko