Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Katixa dorre magikoan

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Liebana Goņi

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Bilduma: Axuri beltza

Orri kopurua: 56

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Abentura eta misteriozko nobela ilustratua da, norberaren ezagutza edota gurasoekiko erlazioa bezalako gaiak erakusten dituena, misteriozko tonu baikorrean.

Katixak ihes egin du bere amaren ondotik, eta hau kezkatuta dago hirian bakarrik baitago txikia. Alaba berriz lasai dabil hirian zehar gora eta behera, jakin minak akuilatuta. Horrela dabilela, harrizko dorre izugarria duen etxe bat aurkitzen du, eta bi aldiz pentsatu gabe barruan sartzen da. Han gitarra eskuan kantari dago Xabier. Honek esaten dio etxeak lau solairu dituela, bakoitzean norbait ezagutuko duela, eta bertso bat kantatuko diola, eta horren ondorioz dorretik ateratzean aldaketaren bat nabarituko duela. Katixak aurrera segitzen du eta aurkitzen ditu...

Liburuaren egitura Katixak dorrean egiten duen bidaiarekin bat dator. Kapitulu bakoitzak pisu batean gertatutakoa azaltzen du. Kontakizunaren egitura kapitulu bakoitzean errepikatzen da.

Neurri ezberdineko ilustrazio koloretsuak tartekatzen dira eleberrian zehar, kolore gorriak eta urdinak nabarmen.


Katixa dorre magikoan