Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kastoreren bidaia

Idazlea: Uxue Juárez Gaztelu

Ilustratzailea: Araiz Mesanza Iturritxa

Argitaletxea: Bookolia

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Kastore txikia hain handia den basoan bizi da, arratsaldero autobus bat hartu behar duela aitonaren etxera joateko. Album ilustratu honetan irakurleak kastorerekin batera autobusa hartu eta basoan zehar bidaia berezi bat egiten du. Bidean autoreak natura behatzeko proposamena egiten dio irakurleari, eta hainbat galdera planteatzen dizkio. Aitonaren etxera ez, baizik eta “litezkeen gauza guztien” mundura bidaiatu ahal izango du irakurleak. Baina autoreak abisatu egiten du irakurlea: bila ari denak ez du aurkituko “litezken gauza guztien” mundua, soilik txoriei jarraika basoan galtzen denak aurki lezake; beraz, basoan galdu eta noraezean abiatzeko gonbita egiten zaigu.

Mundu erreala eta ametsen munduaren errepresentazioaren artean dauden ilustrazioek bat egiten dute testuarekin. Akuarelaz eginak dirudite. Bi orriak hartzen dituzte. Kolore beroetan eginak daude: gorria, laranja, horia, marroia,... baina baita beste tenperaturakoak ere, urdina eta grisa kasu. Irudi bereziak sortu ditu marrazkilariak: horiarekin jolastuz eguzkiaren beroak mundua transformatzen du. Sumendi batetik hitzak nola sortzen diren erakusten digu. Kastoreek zuhaitzak karraskatu ezean bere hortzekin zer gertatuko litzatekeen adierazten digu. Eta honelako irudi asko.


Kastoreren bidaia