Izenburua: Kartoizko kaja
Idazlea: Paddy Rekalde
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Bilduma: Kuku ; 57
Orri kopurua: 40
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu bat da, haurren jolas sinbolikoak erretratatzen dituena, eta berauetan irudimenak eta fantasiarako ahalmenak duen indarra goraipatzen duena, tonu umoretsua galdu gabe.
Anartz da istorioaren protagonista. Egun batean etxean kartoizko kaxa handi bat agertzen da, beretzathartzen du. Kaxarekin berealdiko jolasak egiten ditu, logelatik atera gabe. Gurasoak arduratu egiten dira, eta Anartzen jolasean murgilduz, eta jolasa bere eginez, haurra kalera ateratzea lortzen dute.
Ilustrazioak narrazioa aberasten dute, ia orrialde guztietan daude, eta neurri ezberdinekoak dira, forma borobilak eta kolore gorriak eta marroiak nagusitzen dira. Anartzen irudimenezko mundu horiek ezagutzen laguntzen dute.