Izenburua: Kar Kardantxilo
Idazlea: Javier Ignacio (Txabi) Arnal Gil
Ilustratzailea: Julio Antonio Blasco
Argitaletxea: Giltza
Urtea: 2018
Bilduma: Tren urdina
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratua da. txori kaiolatu baten askatasun egarria ardatz hartuta, norberaren izaera besteen espektatiben gainetik jartzearen aldeko apustua egitera gonbidatzen du irakurlea.
Auzune batean gizon agintzaile, hotz eta hitz gutxikoa bizi da, Kardantxilo bat etxeko terrazan kaiola batean giltzapetuz, bakardadeari muzin egingo diola uste duena. Kardantxiloak, ordea, ez du etsipenez onartuko bere patua, eta irudimena martxan jarriko du askatasuna lortu arte.
Collagearen teknika erabiltzen da, tonu apal eta biziak uztartzen dituzten ilustrazioak sortzeko.