Izenburua: Kaosaren ederra
Idazlea: Yoseba Peņa Landaburu
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Argitaletxea: Gaumin
Urtea: 2016
Orri kopurua: 171
Adina: 16tik gora
Laburpena:
Zientzia fikziozko eleberria, etorkizun ez oso urrun batean kokatua, “The Matrix” filmaren oso antzeko istorioa garatzen duena.
Pertsonaia nagusiek errealitate birtuala eraiki eta sostengatzen dutenen aurka borrokatuko dute, gizateria menderatzeko sistema konplexu batean bihurtu baita, inor konturatzeke. Bidea ez da erraza izango, eraisteko ahalegina burutu ahala euren buruaren benetako errealitatea ezagutuz joango direlako, ariketa mingarri baten gisara.
Irakurketa trinkoa proposatzen da, hasieratik lotura asko eskaintzen dituena zientzia eta arteekin, tentsio narratiboa crescendo etengabe batean emana dago, derrigor apoteosikoa den amaiera baterantz.